Gobierno Vasco

J. A. Mogel Ikastolaren Zeregina hau da:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako heziketa integrala eskaini, ikaskuntzako lehen urratsak ematerakoan,
euskal zenean, euskaran eta euskal kulturaren inguruan heziz,
arlo kognitiboa eta afektiboa garatuz,
elkar bizitzarako baloreez hornituz,
oinarrizko tresnak landuz,
etorkizun hurbilerako pertsonak hezitzen lagunduz.

Gurasoekin harreman sendoak garatu, konfiantza eta seguritatea eskainiz.

Horretarako, honako lan ildoak jorratuko ditu:
1- Euskara eta euskal kulturaren inguruan egiten diren ekintzak baloratu, hobetu eta potentziatu.
2- Gurasoei, haurren heziketan laguntza eskaini eta ikastetxera hurbildu, geroz eta gehiago parte hartzera gonbidatuz.
3- Haur hezkuntzan prebentziorako infraestruktura bat bultzatu, ikasle-familien arazoen aurrean detekzio, diagnostiko eta erantzun aukerak hobetu, garatu eta gauzatu.
4- Ikastetxeak ematen dituen zerbitzuak hobetu, eta gure eskuetan dagoen neurrian gehitu, dauden eskaerei erantzuteko.
5- Irakaslegoaren barne eta kanpoko formazioa, maiztasunez jaso eta hedatu,
gure kideek dituzten esperientziak aprobetxatuz
hausnarketak elkarrekin eginez,
besteei erakutsiz eta erronka berriei beldurrik izan gabe, zabaltasunez jokatuz.
6- Gure arteko komunikazioa eta harremanak landu, koordinazioa bultzatu, helburu konkretu eta oinarrizko berdintsuak markatu eta adostu, lanketa sistematizatuz, hitz eginez eta konpromisoak betez.

Etorkizun hurbilean, Eibarko herrian ondorengo berezitasunengatik erreferente izango den honako ikastetxe hau lortu nahi dugu:
Ikasketa, balore, euskal kultura eta euskararen jabetza eta erabileraren arteko orekarengatik.
Gurasoei bere seme alaben heziketan gure elkarlana eskaintzeagatik.
Euskara indartuz gain, hizkuntza desberdinak irakasteagatik.
Ikastetxe integratzaile bat denez, ikasleen aniztasunari harrera eta tratamendu egokia emateagatik.
Gure ingurmenarekiko konpromisoagatik, berak eskaintzen duena aprobetxatuz.
Teknologia berriak erabiliz, irakasleak ondo formatu eta ikasle trebeak hezitzeagatik.
Lan egiteko era adostu, sistematizatu, profesionalen arteko lan banaketa egin, daukaguna hobetuz konpromisoak hartzeagatik.

© mogelikastola
Telefonoa: 943208487 | Telefonoa: 943206795 | Telefonoa: 943702994 | admin@www.mogelikastola.hezkuntza.net