Gobierno Vasco

Zer da eTwinning-a?
eTwinning Europako Ikastetxeen elkartea da. Parte hartzen duten herrialdeetako irakasleek
izena ematea dute eta horrela eTwinning web orrialdean (Ataria eta Mahaigaina) agertzen diren
tresnak erabili ahal izango dituzte. Honen bitartez, irakasleek birtualki elkar ezagutu ahal izango
dute, ideiak zein proiektuak elkarbanatu, taldeak osatu baita web orrialdeak burutuko dituen
proiektuetan zein batzar didaktikoetan parte hartu ere.

Zer da eTwinning proiektu bat?
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) bitartez Europako bi herrialdetako bi
ikastetxek gutxienez proiektu bat osatzen dute. Elkarren arteko komunikazioa Interneten bidez
denez, ez da beharrezkoa zuzenean elkar ezagutzea ezta baldintza ekonomiko edota
burokratikorik.

Zer egin dezaket eTwinning proiektu batean?
Zure kidearekin batera edozein gai landu ahal duzu. Proiektuetan IKT zein ikasgelako jarduerak
erabili behar dira, bidezko banakata egin beharko da. Halaber, proiektuetan parte hartzen duten
ikastetxeen eskola-egitarauei egokitu beharra dago.

Nola hartu ahal dut parte?
eTwinning proiektu batean bi irakaslek edo gehiagok, mintegiek, liburuzainek, zuzendariek zein
Europako ikastetxeetako ikasleek parte hartu ahal dute, IKT-en bidez garatuko den proiektua
ikasgai bat edota diziplina anitzeko baten ingurukoa izan daiteke.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxe guztiek
parte hartzea daukate (3 eta 19 urte bitarteko ikasleak)

Zein herrialdek hartzen dute parte?
eTwinning Europa Batasuneko Estatu guztiei zuzenduta dago: Alemania, Austria, Belgika,
Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Finlandia, Grezia,
Holanda, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal,
Errumania, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Suedia. Itsasoz bestaldeko lurraldeek ere
parte hartu ahal dute. Gainera Kroazia, Mazedoniako antzinako Jugoslaviar errepublika,
Islandia, Norvegia eta Turkiak parte hartu ahal dute.

Zer da TwinSpace eremua?
TwinSpace eremua ikastetxeek proiektu batean elkarrekin lan egiteko erabili ahal duten
plataforma da. Proiektu bakoitzak badu dagokion TwinSpace pribatua. Kideek Mahaigainetik
sar daitezke eta gonbidatuak, ostera, Ataritik.
TwinSpacek komunikatu eta elkarlanean aritzeko zenbait tresna eskaintzen ditu; hala nola:
egunero zabalita dagoen txat pribatua (ikasleek ikastetxetik irtendakoan erabili ahal izango dute
inolako arriskurik gabe), postontzi elektronikoa, foroak eta egutegiak. Informazio eta
dokumentuak karpeta zein artxiboetan gorde daitezke. Honen bitartez, irakasle zein ikasleek
informazioa trukatu ere egin ahal izango dute.

E-TWINNING europear  proiektua


Proiekto honek gure eskola Europako eskolekin harremanetan egotego aukera eskeintzen digu. Etwinning ataria europear ikasle eta irakaslegoarentzat aukera ezin hobea da elkarlanean aritzeko, elkarrekin ikasteko eta gure lanak partekatuz ikasketa prozesua hobetzeko. Guzti hau internet eta IKTak eskeintzen diguten baliabideak erabiliz lortuko dugu. Goazen ba Europara!


© mogelikastola
Telefonoa: 943208487 | Telefonoa: 943206795 | Telefonoa: 943702994 | admin@www.mogelikastola.hezkuntza.net