Gobierno Vasco

Hezkuntza formala oso akademikoa izanik ez ditu gazteak behar bezala prestatzen subjetu gisa, herritar gisa, bizitza osoago bat bizi dezaten, ezta lan munduan sartzeko edo bizitzan zehar ikasten jarraitzeko ere. Eskolaren funtzio tradizionala alfabetatzea eta ikasketa arloen bidez oinarrizko ezagutzak irakastea izan da, eta egun, funtzio akademiko hori baino zabalagoak diren funtzioak betetzea eskatzen zaio: pertsona osoaren garapenaz arduratzea ( alde fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa besarkatuz) eta lana egiteko eta herritar arduratsua izateko konpetentziak garatzea eskatzen zaio. Elkarrekin bizitzen ikastea eta norbera izaten ikastea, gaur egungo hezkuntzaren ikaskuntza garrantzitsuenetarikoa da. Adimen emozionala heztea gure ikasleen formazio integrala lortzeko alde berritzaile, baina garrantzitsua da. Horregatik Bizikidetza plan baten inguruan gabiltza , irakasleak, familiak eta ikasleak adimen emozionalean formatzeko, sentimenduen kudeaketan hausnartzeko, gaur egun eta etorkizunean sortu daitezkeen gatazka posibleei aurre egiten ikasteko.

© mogelikastola
Telefonoa: 943208487 | Telefonoa: 943206795 | Telefonoa: 943702994 | admin@www.mogelikastola.hezkuntza.net